XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Intelektuala militante Gaur egun, 68ko maiatzaren aktore asko eta asko, bai intelektualak edota militanteak, Alderdi Sozialistan edo baita ere burgesia zaharraren lerroetan aurkitzeak zera adierazten digu, projektu eta sujeto politikorik gabeko masen erreboltaren handitasuna eta miseria; eta aldiberean, 68ko maiatza, funtsean errebolta ideologikoa izan zelako, burges txikien manifestazio gorena izan zela.

Baina burges txikiek, ikuspuntu politikotik klase bat ez direnez gero, masak aurrera eramateko projektu antolagarri bat ez izatearen drama bizi beharra izan zuten.

Horren ondorioz, gaur egun, militantearen figura iraindua dugu eta beraren ordez intelektual-kazetariarena eskaintzen zaigu.

Azken honek etengabe proposatzen digu projektu oro erreportaia unibertsalaren hutsalkeriaren menpe dagoela.

68ko maiatzean ibilitako intelektualek badute, pasaporte gisa, zer eskaini burgesiari; marxismoaren ustezko gorpuaren gainean eraikitako ideologia desberdinak alegia.

Horregatik dugu ezinbestekotzat gaur egun militantearen erreinbindikapena, baina prozesu subjetibo gisa funtsean, bere euskarritzat barnekotasunean planteiaturiko politika batekin, PC klasikoaren militanteak zeukan marxismo deterministaren aurka alde batetik, eta gaurko gizarte burgesak bultzatzen duen gehiegizko indibidualkeriaren aurka bestetik.

Euskadi gertakizunaren leku eta PCEren krisia.

Euskadin, 68a baino urte batzu lehenago, barnekotasunean egindako politika planteiatzen duen fenomeno berri baten bat bateko sorrera dugu.

Ondorioz, erakunde politiko iraultzailea eta militantziaren forma berri batzu agertzen dira eta hauek Espainian orduan zeuden politikaren hiru moduak krisian jarri zituzten.

Politika frankista, nagusia zena; PNVren politika entregista eta azkenik, PCEren politika.

Azken hau, completamente reaccionaria y colonialista referente a los vascos kontsideratua izan zen.

Eta arrazoia argi zegoen: (Vasconia, 237, orr.).

Dena den, ñabardu behar dugu PCEaren antiabertzalekeria ez zela hain azkar eta hain masiboki nabaritu, izan ere orduko alderdi antifrankista gehienek ez zutelako ETA aurrez aurre kritikatzen; egia esan, ETA instrumentalizatzen saiatzen ziren, zeren, praktikan, frankismoaren aurkako erantzunik gogorrena bait zen.

Oso interesgarria egiten zaigu bestalde, zera frogatzea, ETAk burruka armatu iraultzailea bere oinarri abertzaleekin lotzeko egin zuen tesi iraultzaile sozialistenganako lehen hurbilketak ez zirela PCUSen ez eta bere sateliteren bitartez egin.

1966an egin zen, eta Algeria, Cuba eta Vietnam-en experientzien bitartez eta baita ere gerrila eta gerra herritar luzeari buruz txinatarrek idatzitakoaren bitartez.

Guzti horietatik Euskadirako irakurketak eginez, Euskadi klase burrukaren inguru autonomo kontsideratuz, eta horrela barne kontradizioen konponketaren nagusitasuna baieztatuz.

Esan bezala, 1966an agertu ziren ideia hauek, V. Asanbladaren bigarren partean.

ETA ez zen antifrankista, bere projektu politikoa zeukan.

Frantzian ez bezala, Hego Euskadin ezina izan zen PCUSak agindutako sozialismoa hautestontzien bidez lortzea, zeren Euskadiko askapenerako mugimenduak bere sorreran ez bait zuen halakorik izan Espainian.

Espainiako modu politiko nagusia Frankismoa zen.

Baina hala eta guztiz ere, Franco ez zen izan, berez, euskal politikaren kanpoko erreferentea baino.

Antifrankismoa, orduan askok pentsatzen zuten arren, ez zen barnekotasunean planteiaturiko kontzeptu politikoa.

Horregatik, Franco hil ondoren bere politika propiotzat antifrankismoa zutenak etsipenetik arribismoraino dagoen zulo beltzean erori dira.

Baina, ETA ez zen erakunde antifrankista bat, ETAk bere projektu politiko propioa zeukan, eta azken batean, Franco zein Suárez zein González momentuko kanpoko erreferenteak dira, barnekotasunean planteiaturiko politika erabakitzeko bigarren mailako elementuak.

Egia da baita ere, bere garaian PCEak ere ez zuela PCUS-ak mendebaleko PCentzat agindutako sozialismora hautestontzien bidez, bete, eta arrazoia oraintsu aipatu dugun frankismoa beraren presentzia izan zen.

Ez zuen merito handirik izan beraz.

Franco ez zen izan, berez, euskal politikaren kanpoko erreferentea baino.